Nor gara
Pertsonek, bizitzan zehar topo egin ditzaketen arazo legalei irteera ematea da Lertxundi Abokatuak bulegoan lan egiten dugunok bilatzen duguna.
Horretarako, aholkularitza legala ematen dugu, gure filosofia kontutan izanik: Akordio bidez arazoei irtenbidea ematea, epaitegietako bidea ezinbestekoa suertatzen denenan bakarrik erabiliz.

Juan Jose Lertxundi Iturzaeta 1971. urtean abokatu bezala hasi zen lanean eta gaur egun ere, Donostian lanean jarraitzen du. Lertxundi Abokatuak, 2003. urtean sortu zen bulegora Nere Lertxundi Lizaso lanean hasi zelarik.
Urte askotako esperientzia eta teknologia berrien erabilpenarekin, gure bezeroen arazoak ahal den denbora laburrenean konpondu daitezen saiatzen gara. Gure ezaugarriak, gertutasuna eta konfidentzialitatea dira, beti ere, aholkularitza eraginkorrago izan dadin, gure bezeroekin konfiantza giroa ezinbesteko dela kontutan izanik. Gure helburua, bezeroen onura integrala lortzea da, bai esparru emozional bai ekonomikoan eta horretan lan egiten dugu egunero.