Zuzenbide Zibila
Herentziak: Aholkularitza testamentuak egiteko orduan. Kontutan izan behar da gerora begira eta arazoak sahiesteko, testamentuek duten garrantzian. Horretarako bezeroaren ondasunak eta borondatea kontutan izan behar dira. Beste aldetik, herentziak tramitatzen ditugu, senitarteen artean akordioa denean, eta ezinekoa denean epaitegien bitartez.

Bikote eta senar emazteen arteko erlazioak: Ezkontzen banatzeak eta dibortzioak, bai adiskidetazunez bai epaitegien bitartez. (Guraso eta aiton amonen bisita eskubideak, pentsioen erreklamazioak etb.
Erresponsabilitate zibila: Kontratuz barneko edo kontratuz kanpoko errespontsabilitatea dela eta kalteordainen erreklamazioak eta defentsa. Adibidez:
- Auto iztripuz sortutako errespontsabilitate zibila: Zauri eta kalteen erreklamazioak. Kontzeptu honetan sartzen dira, istripuz hildako senitartekoen erreklamazionak, elbarri geratu direnenak, inkapazitateak, gastuen erreklamazioak (medikuak, etxebizitza moldaketak, etb.) Arlo honetan defentsa eta erreklamazioak egiten dizkiegu bai aseguruetxeei, bai kalteak sortu dituztenei.
- Beste eratako errespontsabilitate zibila: Obrak direla eta sortutako kalteak, ur jarioak direla eta sortutakoak, elektrizitate tentsio gorakadak direla, etb.
Kontratuak: Era guztitako kontratuak (salerosketak, etxe errentak, konpromisuak, transakzioak, opzioak, permutak, dohaintzak etb.)
Mugak, mugen jorraketa: Terrenoen mugak direla eta sortzen diren arazoen konponketa, erregistroan finken matrikulazioa etb.
Serbidumbreak: Hauen existentzia, erabilera, erabileraren aurkako ekintzen kontrako aktuaziooak, beste serbidumbreak.
Inkapazitazioak: Epaitegi bidez tramitatutako inkapazitateak, tutore izendaketak, inbentarioen prestaketa etb.
Jabetza Horizontala: Bizilagun komunitateetan sortzen diren arazoak.
Maizter kaleratzeak: Maizterrek errenta ordaintzen ez dutela edo beraien betebeharrak betetzen ez dituztenean, kaleratzea bilatzen denean.