Lertxundi Abokatuak


Donostian, aholkularitza juridikoa eta legezko zerbitzuetan espezialista den abokatua. Zerbitzuak bai partikularrei, enpresei eta jabetza komunitateei eskaintzen zaizkie.

 

ZERBITZUAK

Zuzenbide Zibila, Zuzenbide administratibo eta Zuzenbide Penalaren edozein arlotan aholkatzen zaitugu.

FILOSOFIA

Gure helburua, bizitzan sortzen diren gatazketan, gure bezeroei ahal den eta soluzio onena lortzea da.

Kasu bakoitza, banan banan ikusten dugu, era pertsonalizatuan, beti ere gure bezeroaren situazio partikularra kontutan izanik.

Ahal den heinean, akordio adostuei lehentasuna hemanten diegu, bide judiziala baztertu gabe.

Gure bezeroen eskubideak defendatzea da gure helburu garrantzitsuena.

BALOREAK

Bulegoa duela 40 urte, Juan Jose Lertxundi abokatuak ireki zuen Donostian. Bere ikasketak bukatu ondoren, bere alaba Nere Lertxundi hasi zen berarekin bulegoan lanean, Lertxundi Abokatuak sortu zelarik. Aitarengandik jaso zuen, 40 urteko esperientziak ematen duen lan egiteko era, eta baita ere, abokatu orok bere egitarauan jarraitu behar dituen, jarrera eta baloreak.

 

Bezeroarekiko zintzotasuna, egiazkotasuna, konfiantza eta lanbide sekretua dira abokatu orok, gure lanean jarraitu behar ditugun ardatzak.

Balore hauek dira bezeroaren eskubideak bermatzeko garantiarik handiena.

Abokatuaren funtzioa eta helburua, bezeroak duen situazio eta kasu partikular bakoitzean, aholkatu eta lan egitea da, ahal den eta emaitzarik onena lortzeko.

Ezin dugu inoiz alde batetara utzi, helburu honetan, gure bezeroarentzat onura maximoa lortzea dela beti ere koste ekonomiko eta emozional txikienean.